Mamia edukia da
HEDA Comunicación edukien eta diseinu grafikoaren elaborazioan eta erakunde publiko eta pribatuentzako mota guztietako argitalpen inprimatu edo digitalen gauzatzean espezializaturiko enpresa da.

Komunikatzen laguntzen dizugu

Web orriak eta sare Sozialak
Heda Comunicación-ek interneterako eta sare sozialetarako plan estrategikoak planifikatzen eta zehazten ditu bere bezeroentzat. Community managerren zerbitzuak eskaintzen ditugu sare sozialetan presentzia dinamikoa izateko, newsletterrak prestatzen eta prentsa gabineteko lanak egiten.

Komunikazio-planak
Heda Comunicación-ek bere helburuei eta beharren arabera egokitutako komunikazio-planak egiten ditu bezeroentzat. Komunikazio-ekintzen norabidea markatzen duen ibilbide-orria diseinatzen dugu, eta barneko tein kanpoko mailan egiten laguntzen diegu, bai ‘on line’ bai ‘off line’.

Diseinu grafikoa eta web-diseinua
Irudi propioak eta sormena dira gure nortasun-ezaugarriak. Marka eta mezua euskarri eta gailu guztietan ongien transmititzen duen irudia sortzen dugu. Bezeroei beren logotipoekin eta kanpainekin laguntzen diegu. Branding-ean adituak gara.

Argitalpenak
Informazio- eta publizitate-edukien erredakzioa, ‘copywrityng’ izenekoa, gure espezialitateetako bat da. Aldizkarietako testuak, liburuxkak, sare sozialak, newsletterrak, web orriak, material didaktikoak eta bezeroentzat diseinatzen ditugun bestelako argitalpenak egiten ditugu.

Merchandising
HEDAn merchandisinga diseinatu eta egiten dugu: poltsak, UNE 0065 ziurtagiria duten musuko ekologikoak, UBa, boligrafoak, mugikorretarako euskarriak, agendak, koadernoak, kantinplorak…
Kontsultatu eta eskatu ideiak.

Berrikuntza eta esperientzia
Eskarmentuak garrantzia du, berrikuntza eta ezagutza teknologia berriekin batuz gero. 1992. urteaz geroztik, komunikatzen laguntzen diegu gure bezeroei eta aldizkako argitalpenak, aldizkariak, udal buletinak, memoriak, liburuak, gidak, material didaktikoak, katalogoak, logotipoak eta kanpainak eta hainbat multimedia euskarri (webguneak, sare sozialak, buletin elektronikoak, DVD e.a.) izan ditugu horretarako bide. Badakigu entzuten, desirak eta beharrak atzematen: badakigu komunikatzen.
Harremanetarako


Helbidea
Concejo de Ustarroz, 9-11 (Mendillorri)
31016 Pamplona-Iruña
T. 948 13 67 66
Ordutegia
Lunes a viernes: de 8:00 a 15:00
Heda Comunicación SL
Zure proiektua abiatzen lagunduko dizugu
Zaila erraza egiteko aritzen gara lanean. Diziplina anitzeko lan taldeak sortzen ditugu kalitatea eta eraginkortasuna ematen duen zortzi langileko talde egonkorra izanik. Taldea gara benetan.